Gabonetako bilketa solidarioa egingo dute San Martin auzoan
Jostailuak. San Martin auzoak programa oparoa ondu du Gabonen bueltan, eta bihar (hilak 3) izango du azken topaketa: bilketa solidarioa egingo dute, eta jasotakoa Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearentzat izango da. Auzoan kokatutako Uhain zentroan izango da, goiz (12:00-14:00) eta arratsalde (17:30-19:00).
Antolatzaileek adierazi dutenez, jostailuak, txartelak, bonuak edo opari berriak bilduko dituzte. Jostailuak minbizia duten senideak dituzten haurrei emango zaizkie; txartelak eta bonuak, berriz, ekitaldi eta enkante solidarioetan erabiliko dira, auzorako dirua biltzeko helburuarekin.


