Bi atxilotu Herreran, liskar iskanbilatsu batengatik
Altzako utzitako eraikin batean izandako borroka jendetsu batek bi atxilotu utzi ditu asteburuan; liskar iskanbilatsuaren eta lesioen ustezko delitu bat egotzi diete bi gazte horiei.
Ostiraleko (hilak 2) 22:30ak inguruan jaso zuen Ertzaintzak liskar iskanbilatsuaren abisua, eta Herrerako fabrika zahar horretara iritsi zirenerako, parte hartzaile askok ihes egin zuten. Zauritu bat topatu zuten, ordea, eta artatua izan ondoren, salaketa jarri zuen azken honek.
Zaurituari egindako eraso horrek piztu zuen liskarra, lekukoek Ertzaintzari adierazi diotenez. Ikerketa bat abiatu dute orain, gertakaria zehazteko. Bi atxilotuak, hala, epailearen esku daude orain.


