Donostiako taxiak Pidetaxi aplikazioan sartu dira
Hainbat taxi, Bulebarrean.Iberium Web Teletaxi Vallina enpresak jakinarazi duenez, Donostiako taxi zerbitzua Pidetaxi aplikazioaren barruan dago orain, bertatik taxiak modu errazean eskatu ahal izateko. Aplikazioa Android zein iOS sistema eragileetarako dago eskuragarri.
Espainiako Estatuko ehun udalerritako baino gehiagotako taxi zerbitzuak daude aplikazio horren barruan, estatuko taxi aplikazio erabiliena baita, 18.000 autorekin guztira dago. Donostian, Teletaxi Vallinak kudeatuko du aplikazioaren bidezko zerbitzua, ohiko telefono bidezkoarekin batera.


