El Rincon taberna itxi dute
Errege Katolikoen kalean dago El Rincon taberna.Donosshopping Donostiako beste taberna maitatu batek agur esan du. Hain zuzen ere, Donosshopping atariak jakinarazi duenez, Erdialdeko Errege Katolikoen kaleko El Rincon taberna eta jatetxe ezagunak behin betiko bota du pertsiana. Urte luzeko ibilbidea egin du bertan tabernak, ia 60 urtekoa, hain zuzen ere.


