Erregeetako loteriako sari nagusiak milioiak utzi ditu Donostian eta Oiartzunen
Bermingham kaleko Sagar loteria denda. (Argazkia: Sagar loteria denda) Erregeetako loteriako zozketarekin amaitzen dira Gabonak urtero, eta aurten, batzuek badute ospatzeko zer edo zer gehiago; zozketako sari nagusiak bi milioi euro baino gehiago utzi ditu Gipuzkoan: Donostia eta Oiartzun izan dira zorionekoak.
Urbieta kalean dagoen administrazioak eta Oiartzungo Mamut merkataritza guneak saldu dute saritutako 06703 zenbakia. Hamabosteko bakoitzak 200.000 euroko saria banatu du, eta 2,2 milioi euro utzi ditu Gipuzkoan, guztira.
Zozketako sari nagusia Donostian egokitu den hamargarren aldia izan da aurtengoa (1923, 1927, 1930, 1944, 1963, 1972, 2020, 2021, 2024 eta 2026, Estatuko Loteria eta Apustuetako Sozietatearen (SELAE) datuen arabera). Oiartzunen lehen aldia da, ordea.
Iaz ere, zorioneko
Iaz, bigarren eta hirugarren sariak ere saldu ziren hirian; Donostiako 9. Administrazioak, Bermingham kalean dagoena, 750.000 euro banatu zizkien hamabosteko serie bat erosi zuten hamar bezerori, hamabosteko bakoitzak 75.000 euroko sariarekin.


