Hainbat klub eta kirolari donostiar omendu ditu Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak
Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearen 2025eko Kirol Galako parte hartzaileen talde argazkia, Anoetan.Donostia Arraun Lagunak Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak XXXVI. Kirol Gala egin zuen pasa den astean, eta 2025ean zehar herrialdeko hainbat taldek eta kirolarik egindako lana eta erdietsitako lorpenak aitortuz. Tartean, klub eta kirolari donostiar bat baino gehiago omendu zuten, Anoeta estadioan egindako ekitaldian.
Hain zuzen ere, Bera Bera eskubaloi talde donostiarrak jaso zuen 2025eko kirol talde onenaren saria eta Beñat Fernandez pilotu andoaindarrak kirolari onenarena. Palmaresa ez zuten hor itxi, ordea, Donostia Arraun Lagunak arraun taldea, Iñigo Llopis igerilari donostiarra, Alex Sarrias urpeko arrantzale donostiarra eta Donostiako Txuri Urdin izotz hockey taldea ere omendu baitzituzten, Gipuzkoako beste talde eta kirolari batzuen artean. Bestalde, aitortza berezia jaso zuen Oiartzun Kirol Elkarteak, mende erdiko ibilbidearengatik.


