Bueltan da 'Natura Elektronikoa' musika zikloa, hirugarrenez
Amorante, 'Natura Elektronikoa' zikloan.Dantz Natura Elektronikoa zikloa itzuliko da aurten, eta Kutxa Fundazioaren eta Dantz jaialdiaren lankidetzarekin, Kutxa Fundazioa Klubaren musika programazioaren ardatz nagusietako bat izango da. Naturaren, elektronikaren eta sorkuntza garaikidearen arteko elkarlana indartzen du zikloak, eta bere hirugarren aldia du aurtengoa.
Egitarau oparoa
Zikloaren hasiera hilaren 17an izango da, mahai inguru batekin: Natura, teknologia eta sorkuntza elektronikorako testuinguru berriak. Gerora, hauek dira zikloan parte hartuko dutenak, egun horretan bertan hasita, otsailaren 28ra arte.
- Urtarrilak 17: Boris Divider (Artificial Domain); ikus-entzunezko proposamen generatibo bat aurkeztuko du.
- Urtarrilak 24: Promising Youngster eta Citrus; IDM, ambient, electro eta sintesi modularra uztartuko duten saioan arituko dira.
- Urtarrilak 31: Arcanoid; techno eta soinu esplorazio murgiltzaileak ekarriko ditu.
- Otsailak 7: M4 eta Actriq; elektronika eta meditazioa lotzen dituen esperientzia aurkeztuko dute.
- Otsailak 14: Niño de Elche eta Emil Saiz; flamenkoa, elektronika eta esperimentazioa uztartuko dituzte.
- Otsailak 28: Diego V Navarro「lotura」 eta Reichmelt; ikus-entzunezko zuzenekoak eta elektronika progresibo esperimentalarekin zikloa itxiko dute.
Sarrerak eskuragarri daude Kutxa Fundazioaren eta Dantz jaialdiaren webguneetan.


