Abisu laranja ezarriko dute hilaren 9tik 10era bitarte
Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, alerta laranja ezarriko dute olatuengatik hilaren 9an, eta hilaren 10eko 10:00ak arte iraungo du indarrean.
Ondorioz, Pasealeku Berria itxiko dute oinezkoentzat zein ibilgailuentzat. Era berean, itxita egongo dira Leizaola pasealekurako eta Haizearen Orrazirako sarbideak.
Era berean, ez da egongo Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik, eta udalak gogoratu du “uretara sartzen diren pertsonek haien erantzukizunpean” egingo dutela.


