Arte Ederrak eraikinaren birgaitzea azalduko du Ignacio Quemada arkitektoak
Lanen ardura izan duen arkitektoak prozesuari buruzko hitzaldia emango du hilaren 22an. Izen ematean bihar abiatuko dute.
Eraikinaren bilakaera hizpide izango du birgaitzearen arduradun izan den arkitektoak. Euskadiko Arkitektura Institutua Euskadiko Arkitektura Institutuak (EAI) Arte Ederrak antzokia: eraikuntzaren berrikustea topaketa antolatu du hilaren 22rako. Birmoldaketaren arduradun Ignacio Quemada arkitektoak Arte Ederrak antzoki enblematikoaren birgaitze prozesua azalduko die herritarrei, prozesuan eraikinaren jatorrizko arkitektura tratatzeko izan duen ikuspegiarekin batera.
Ramon Cortazarrek diseinatua, 1914an altxatako eraikina Estatuko lehen zinema aretoetako bat izan zen eta 1982ra arte martxan egon zen. 2021ean, udalak birgaitze proiekturako obra lizentzia onartu zuen. Hiru urteko lanaren ondoren, Sadek kudeatuko duen hotel bihurtu da. Antolatzaileen esanetan, “birgaitze proiektu hau mugarri bat da Donostiako ondare arkitektonikoaren kontserbaziorako, fatxadak berreskuratzean eta eraikina koroatzen duen kupula berreraikitzean”. Kupula jatorrizkoaren erreplika geometriko zehatza da, eta jatorrizko dekorazio elementuak zaindu eta erreplikatu dituzte,argazki dokumentazio lan sakonari eta ondarea zaharberritzen espezializatutako tokiko artisau handien lanari esker.
Sarrera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da. Epea, bihar, hilak 9 hasiko dute, 12:00etan institutuaren webgunean.


