'San Sebastian martxa'-k jazz erritmoak ere baditu, dagoeneko
Danbor bat, Plaza Berrian.Joseba Parron San Sebastian Bi aste baino gutxiago falta dira San Sebastian egunerako, eta hasi dira, dagoeneko, danbor hotsak hirian zabaltzen. Laster entzungo dira betiko kantak, baina berriak ere iritsi dira gurera; esaterako, Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak San Sebastian martxa-ren bertsio berri bat egin du, “danborra jotzeaz gain dantzatu eta gorputza astintzeko”. Gauerditik aurrera egongo da entzungai ohiko plataforma digitaletan.


