Egiako polizia etxea 2027an irekitzea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak
Jon Insausti eta Bingen Zupiria, udaletxean.Irekia Donostiako segurtasunari buruzko bilera egin zuten atzo arratsaldean, Jon Insausti alkateak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak. Kezkak partekatu eta sor daitezkeen arazoei Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko elkarlanarekin eta koordinazioarekin aurre egitea egitea adostu zuten.
Horrekin batera, Egiako polizia etxeari buruz aritu ziren, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak konpartituko dutena. Komisariaren lanak 2027rako bukatuta egotea aurreikusten dute.
Bestalde, udaltzainen formazioan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetzan jardutearen garrantzia ere nabarmendu zuten.


