Aita Mari arrantzalea eta arrantza eskola omendu ditu Aquariumak
Aurten ere, Donostiako Aquariumak ekitaldi xume batekin omendu ditu Jose Maria Zubia Aita Mari arrantzalea eta Donostiako arrantza eskola aitzindaria. Batetik, 114 urte bete dira Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak estatuko lehen arrantza eskola sortu zuenetik. Bestetik, 160 urte pasatu dira Aita Mari arrantzale eta marinela hil zenetik.
Lore sorta bana jarri dute urteurren bakoitza gogoratzeko. Bata Aita Mariren eskultura dagoen tokian jarri dute, eta bestea San Pedro elizan.


