Astea Laburrean x 02
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, Astea Laburrean atala daukagu martxan. Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin kolaborazioan, astean behin, hiriak emandako albiste eta gertakarien laburpena eten ari gara bertan.
Aste honetan, San Sebastian eguneko bandera igoeraren mendeurrena, Errege Magoen iritsiera, La Sirena aterpetxearen egoera, Zardoya eremuko eraisketa baimena eta beste hainbat gai jorratu ditugu, baita asteburuko agendaren laburpena egin ere.
Kolaborazioa ostiralero egiten dugu, eta Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean dago entzungai FM 107.4 frekuentzian eta, baita ere, IRUTXULOKO HITZAko sareetan.


