Astelehenean hasiko dira San Rokeko arrapala mekanikoa konpontzen
San Rokeko arrapala mekanikoa.Donostiako Udala Donostiako Udalak jakinarazi duenez, datorren astelehenean (hilak 12) hasiko dira San Roke kaleko arrapala mekanikoaren lehen zatia konpontzeko lanak egiten. Zehazki, arrapalaren bigarren zatian egin berri duten moduan, euriak eta kresalak eragindako elementu herdoildu guztiak aldatuko dituzte.
Hain zuzen ere, udalak azaldu duenez, “pieza berreskuragarriak saneatu eta pieza berriak fabrikatuko dira, dauden osagaiak berrerabili ezin diren kasuetan”. Udalak aurreikusi du lanak lau-sei astetan amaitzea, eta, beraz, denbora tarte horretan arrapala geldirik egongo da. Lanen kostua 55.500 eurokoa izango da.
“San Rokeko arrapala bizilagunek asko erabiltzen duten azpiegitura da, eta egoera onean egotea nahi dugu. Lan horiek beharrezkoak dira segurtasuna bermatzeko eta bizitza baliagarria luzatzeko”, adierazi du Carlos Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak.


