Gizon bat hil da Urumea ibaian
Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira Urumea ibai ingurura, eta gizona hilik atera dute uretatik.Asier Gonzalez de San Pedro Adineko gizon bat hil da ostiral goizean Donostiako Urumea ibaian, uretara erori ostean. Donostiako Udaleko iturriek azaldu dutenez, gizona uretara erori da Kursaaleko zubiaren eta Ramon Maria Lili pasealekuaren artean, eta Ertzaintzak eta Donostiako Suhiltzaileek bilaketa operatiboa abiatu dute 11:00ak aldera.
Itsasoaren egoera dela eta, alerta laranja dago ezarrita egunotarako. Hain zuzen ere, itsasoaren eta eguraldiaren baldintza txarrak direla eta, zaildu egin zaizkie erreskate lanak, eta Salamanca pasealekutik atera dute azkenean hildakoa.


