Herritarrek hautatuko dituzte 61. Jazzaldian parte hartuko duten hamar tokiko taldeak
Aurten aurkeztutako 49 proposamenen artean, Jazzaldiaren antolatzaileek urtarriletik martxora bitartean Donostian arituko diren hamabost taldeak aukeratu dituzte. Haien zuzeneko emanaldien ondoren, bertaratutako herritarrek puntuatu ahal izango du bakoitza. Emaitza onenak lortutako hamar taldeak 61. Jazzaldiaren programan sartuko dira.
Hamabost emanaldiak Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan, Lugaritz Kultur Etxean, Kutxa Fundazioa Klubean (Tabakalera) eta Altxerri tabernan izango dira. Guztietan sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da aurretik.
Hauek dira taldeak, lekuak eta ordutegia:



