Bi gazte atxilotu dituzte Parte Zaharrean, lapurtzen saiatzeagatik
Bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak bart goizaldean, Parte Zaharrean kale batetik zihoan oinezko bati eraso egiten saiatzeagatik. Uniformerik gabeko Ertzaintzaren patruila batek esku hartu zuen, lapurreta saihesteko: biktimak poltsikoan zeraman telefono mugikor bat kentzen saiatu dira, borrokan hasi dira hirurak, eta biktima astindu dute.
Orduan identifikatu ziren patruilako kideak agente gisa, eta momentu horretan, erasotzaileak ihes egiten saiatu ziren, baina atxilotu zituzten, azkenean. Indarkeriaz egindako lapurreta delitu bat egozten diete biei; hala, epailearen esku utziko dituzte orain. Biek zeuzkaten aurrekariak.


