Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, droga trafikoagatik
Hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak pasa den ostiral goizaldean, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita; horietako bat Brasildik etorri zen kokaina kilo batekin gutxi gorabehera, kapsuletan zati batzuk irentsita zituela. Hirurak espetxeratu dituzte, azkenean.
Goizaldeko ordu bata eta erdiak inguru ziren, autobus geltokitik gertu ertzainek bi gizon ikusi zituztenean, maleta bat manipulatzen. “Jarrera susmagarria” zutela adierazi du Ertzaintzak, eta identifikatu ondoren, maleta miatu zuten; zegoen guztiaren artean kilo bat kokaina topatu zuten. Hirugarren lagunarekin autobus geltokian egin zuten topo.
Plana, hankaz gora
Ikerketak jakinarazi du hiru lagunetatik gazteena [19 urteko mutil brasildar bat] mando gisa erabili zutela Brasildik Parisera eta handik Portugalera kokaina eramateko. Ibilgailua Zumaian utzi eta ihes egin ondoren, Donostiako autobus geltokian atzeman zituen Ertzaintzak; gaztea, irentsitako kapsulak kanporatu ezinean, ospitaleratu egin zuten. Epailearen aurrean deklaratu ostean, hirurak espetxeratzeko agindua eman dute.


