Billy Wilderren figuraz hausnartzeko mahai inguru dotorea
Bihar hasiko da Billy Wilder zinemagilearen omenezko Nosferatu zikloa, eta haren figuraren inguruan hausnartzeko goi mailako mahai ingurua antolatu dute Tabakaleran.
Billy Wilder. Anatomía de un genio mahai inguruak Billy Wilderren figurari eta lanari buruz hausnartzeko eta haren analisia egiteko topaketa bat proposatzen du, “zinemaren historiako funtsezko zinemagiletako bat baita”. Elkarrizketa horretan parte hartuko dute Fernando Truebak, Luis Alegrek eta Marta Medinak eta Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria arituko da moderatzaile lanetan
Saioa urtarrilaren 14an, asteazkena, egingo da, 18:00etan, Tabakaleran, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak antolatuta. Gazteleraz egingo da topaketa hori, 45 bat minutuko iraupena izango du, eta sarrera doan izango da, edukiera bete arte.


