Metalezko ontzi batekin ere irudikatu daiteke mundua
Nagore Legarretak ontzi batekin egindako kamera batekin ateratako argazkia.Nagore Legarreta Ba al zenekien metalezko ontziekin argazki kamerak eraiki daitezkeela? Horixe bera egiteko ikastaro bat antolatu du SETEM Hego Haizeak hilaren 25erako; Nagore Legarreta argazkilariaren gidaritzapean, parte hartzaileek beren argazki kamera propioak eraiki ahal izango dituzte, metalezko ontzietatik abiatuta. Ikastaroa Egiako Teila Fabrikan izango da, 10:00etatik 14:30era.
Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna dela eta antolatu dute ikastaroa; izan ere, berrerabilitako materialak izan ohi dira ontzi horiek eta ingurunea izozteko erabiliko dituzte sortutako kamerak. Sormenaz gain, horrela, artisau sorkuntza eta materialen biziberritzea landuko dute bertan. Ikastaroa doakoa da, baina izena eman behar da, hemen.
Legarretak hala egin izan ditu argazkiak; kontzientzia soziala lantzen du bere lanean, testuinguru desberdinetara egokituz. Hori bai, ontzia eskuetan, beti. IRUTXULOKO HITZAk solasaldi goxoa izan zuen berarekin, gainera, Bizirauten 2.0ko lehenengo saioan. Joseba Parron San Sebastian argazkilariarekin batera, argazkilaritzaz aritu ziren, Andrea Bosch kazetari eta argazkilariaren eskutik.


