Hiru familiak etxegabetze eskaerak jaso dituzte, etxebizitza legearen kontratu luzapenetara heldu diren arren
Plataformaren aurreko agerraldi bateko irudi bat.Maitane Aldanondo Kaleratzeak Stop plataformak ohartarazi duenez, Donostiako eta Errenteriako hiru familiak etxegabetze eskaerak jaso dituzte, Espainiako Etxe Eskubidearen Legeak aurreikusitako alokairu kontratu luzapenetara heldu badira ere. Plataformaren arabera, Gipuzkoako 27 familiak baliatu dute aipaturiko luzapenen aukera, baina horietako hiruk etxegabetze eskaerak jaso dituzte eta hilaren 22an dute ahozko epaiketa. Egoeraren berri modu sakonagoan eta kaltetuen eskutik emateko, elkarretaratzea egingo du plataformak ostiralean (hilak 16), 11:00etan, Bulebarreko kioskoan.
Kaleratzeak Stopek gogorarazi duenez, “lege horren azken xedapenetatik lehenengoak arautzen duenez, tentsioan dauden udalerrietan, kontratua amaitutzat ematen duten etxejabeek luzapen horiek egiteko aukera dute. Etxejabeen argudioa da kontratuak etxebizitzaren legea 2023ko maiatzaren 25eko aldizkari ofizialean argitaratu aurretik sinatu direla. Eusko Jaurlaritzak, ordea, bere webgunean argudiatzen du argitaratzen den egunean indarrean dauden kontratu guztiei aplika dakizkiekeela”. “Etxebizitza Sailaren datuen arabera, 2026an 25.695 kontratu amaituko dira Euskadin”, gaineratu dute.


