Ikus-entzunezko sorkuntza sustatuko dute Deustuko Unibertsitateak eta Tabakalerak, lankidetzan
Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusia eta Juan José Etxeberria SJ. Deustuko Unibertsitateko errektorea, hitzarmena sinatzen.Deustuko Unibertsitatea Ikus-entzunezko sorkuntzaren eta hedapenaren eremuan indarrak batu nahi izan dituzte Deustuko Unibertsitateak eta Tabakalerak, sinatu berri duten lankidetza hitzarmen batean.
Akordio hori hiru urtez luzatuko da, eta titulu propioa izango du Deustuko Unibertsitatean: “Ikus-entzunezko sorkuntza”. Gainera, Tabakalerako zine eta ikus-entzunezko laborategia izango dute ikasleek eskuragai, beren proiektuak garatu ahal izateko.
Hiru urteko epea amaitzean, hitzarmena berritzeko aukera jarri dute mahaigainean Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak eta Juan Jose Etxeberria SJ. Deustuko Unibertsitateko errektoreak. Azpimarratu dutenez, “sorkuntza-aukerak eta talentu berrien garapena” indartuko du elkarlanak, bereziki, Donostiako kultur eta unibertsitate ingurunean.
Ate irekiak, urtarrilean
Larunbat honetan, hilak 17, ate irekien jardunaldia egingo dute Deustuko Unibertsitatean, 10:00etatik 14:00etara. Hala, interesdunek izena eman beharko dute, hemen. Otsailaren 14ean bigarren jardunaldi bat egingo dute.


