Ordezkapen zabala du Donostiak Pintxoaren Institutuaren 2026ko Gidan
Pintxoaren Institutuaren 2026ko Gidaren aurkezpen ofiziala, Viktoria Eugenian.Pintxoaren Institutua Donostiaren bizitza kultural eta gastronomikoaren erdigunean jarraitzen du pintxoak, oraindik ere. Atzo, hala, Pintxoaren Institutuaren 2026ko Gidaren aurkezpen ofiziala egin zuten Viktoria Eugenia antzokian, eta zenbait taberna eta jatetxe donostiarrek beren lekua dute bertan.
Gida horrek Donostiako eta Gipuzkoako hainbat establezimendu jasotzen ditu, besteak beste: Agustín, Amama (Zumaia), Antonio Boulevard, Antonio Centro, Antzara, Aratz Erretegia, Artola, Atari Gastroleku, Aukera, Baluarte, Baratze (Eibar), Bergara, Bitácora, Bodega Donostiarra, Borda Berri, Casa Senra, Casa Urola, Casa Vallés, Eder Kafetegia, Eguzki Bistró Bar, Elizalde, Elkano Txiki, Fronton (Tolosa), Ganbara, Gandarias, Giroa (Getaria), Gorriti, Gran Sol (Hondarribia), Herriko Etxea (Lasarte), Ikili, Illargi (Tolosa), Intza, Iturrioz, Itxaropena, Izarraitz, Kapela, Karrika, Kata 4, Kobak Art & Cook Riberas, Kofradia–Itsas Etxea, Kukuarri, La Cervecería del Antiguo, La Cuchara de San Telmo, La Espiga, La Rebotika, La Viña, Martínez, Mika (Hondarribia), Muxumartín, Néstor, Oliyos, Oquendo, Ormazabal, Paco Bueno, Rojo y Negro, Sport, Sukaldean Aitor Santamaria, Tambo, Taupada, Txepetxa, Txiki Taberna, Txirrita, Txofre, Txoko de Ramiro Berri, Urtxori Bi, Xare (Tolosa), Zabaleta, Zazpi STM eta Zirta (Larraul).
Barandak, sari gisa
Orotara, 69 taberna dira Gidaren parte, eta aitortza bereizgarriak eman zizkieten; gastronomia, zerbitzua, upategia, jasangarritasuna, kudeaketa, nortasuna edo produktuarekiko errespetua saritu dituzte, eta horretarako, Pintxoaren Institutuaren Barandak banatu zituzten:
Baranda bana jaso zuten establezimendu hauek: Antonio Centro, Bodega Donostiarra, Borda Berri, Casa Urola, La Cervecería del Antiguo, Ikili, Iturrioz, Itxaropena, Muxumartín, Oliyos, Taupada eta Txepetxa. Denak donostiarrak dira. Bi Barandarekin, aldiz, honako hauek izan ziren sarituak: Bergara, La Espiga, Ganbara, Gandarias, Martínez, Sukaldean Aitor Santamaria eta Zazpi STM.
Historikoei omenaldia
Donostiako pintxoaren figura eta etxe historikoak ere omendu zituzten galan; horiek dira Lourdes Carrera (Egoki), Pilar eta Néstor (Néstor), Manolo eta Gerardo (Danena eta Erreka), Arantza Arzallus (Casa Urola), Txirrita eta Patxi eta Blanca (Bergara). Gala amaitu ondoren, gidako taberna hautatu batzuek prestatutako koktel batez gozatu zuten bertaratuek.
Gida institutuaren webgunean kontsultatu ahal izango da, eta lehen aldiz ordainpeko formatu digitalean ere eskuragarri egongo da.


