Osakidetzako medikuek manifestazioa egin dute Donostian, bi eguneko greba abiatzeko
Manifestazioa egin dute goizean goiz Donostiako ospitaleen eremuan, greba abiatzeko. Estatutu propioa da euren aldarrikapen nagusia.
Osakidetzako medikuek manifestazioa egin dute Donostiako ospitaleen eremuan, greba hasteko.EITB Hego Euskal Herriko osasun sistema publikoko medikuek (Osakidetza eta Osasunbidea) 48 orduko greba abiatu dute asteazken honetan, Espainiako Osasun Ministerioari eskatzeko medikuentzako estatutu propioa. Horrela, Donostian, asteazken goizean goiz manifestazioa egin dute sendagile grebalariek, Donostia Ospitalearen Onkologikoaren arteko ibilbidetik. 07:30ean abiatu dute mobilizazioa, goizeko txanda hastear zenean, eta, beraz, ibilgailu ilarak sortzea lortu dute.
Estatutu propioaz gain, honakoak dira medikuen aldarrikapen nagusiak: guardiak murrizten joatea, borondatezkoak eta aparteko lan gisa kontsideratuak izatea, lan egindako denbora guztia erretiroari begira kontabilizaztea eta karrera profesionalean BAMEren prestakuntzan pasatutako urteak aintzat hartzea.
Abenduan, lanuzteak egin zituzten medikuek, baina Euskadiko Sendagileen Sindikatuak salatu duenez, Espainiako Osasun Ministerioak ez du gatazka bideratzeko keinurik egin. Horregatik abiatu dute bi eguneko greba orain, eta ez dute baztertzen greba mugagabea baztertzen aurrera begira. 9.000 profesional inguru daude deituta gaur abiatu duten greba egitera. Hauek dira gutxieneko zerbitzuak, ordea: lehen mailako arretan gutxienez mediku bat egon behar da zentro bakoitzeko, ospitaleko arretan jaiegunetan bezala arituko dira eta larrialdietan, kirurgietan eta onkologian %100ekoak dira zerbitzu minimoak.


