Astebururako plan bila Donostian? Hemen hiru proposamen
Oroit Lou Reed. Asteburua Donostian aprobetxatzeko plan bila bazabiltza, gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, gainera, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu. Horrez gain, ez ahaztu ostiralean Antiguako San Sebastian jaiak hasiko direla, eta asteburu honetan zein hurrengoan jai giro ederra egongo dela auzoan.
Ostiralerako (hilak 16), zinema zaleentzat proposamen berezia: L’enfant Sauvage filma. François Truffauten 1970eko filma euskarazko azpidatziekin proiektatuko dute Tabakalerako Zinema eta Zientzia zikloan, Amaia Carrionen aurkezpenarekin; 4,5 euro.
Larunbaterako (hilak 17), jazz kontzertu bat gomendatuko dizuegu: Ramon Garcia Trio taldeak joko du Altxerri aretoan, 20:00etan. Sarrerak han bertan egongo dira salgai, 5 euroan.
Iganderako (hilak 18), beste kontzertu bat proposatuko dizuegu. Hain zuzen ere, Mikel Telleria musikariarekin eskutik, Lou Reed musikari ezaguna omentzeko kontzertua eskainiko dute Dabadaba aretoan. Sarrerak aretoaren webgunean daude salgai, 10-12 euroan.
Bonus track, astean zeharrerako, beste zinema gomendio bat: Billy Wilder zinema zuzendari eta gidoigilea du hizpide aurtengo Nosferatu zikloak, eta Wilderren gidoia duen Menschen am Sonntag (Robert Siodmak eta Edgar G. Ulmer, 1930) filma proiektatuko dute Tabakaleran asteazkenean (hilak 21); 4,5 euro.


