Indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gunea jarriko dute, San Sebastian bezperan
Eraso sexistak saihesteko Puntu Morea, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Donostiako Udala) San Sebastian egunaren harira, hilaren 19tik 20rako gau partean indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta zerbitzua eskainiko du Donostiako Udalak. Informazio eta arreta puntua Bulebarreko prentsa kiosko zaharrean egongo da, eta honakoa izango da ordutegia: 20:00etatik gauerdira, 00:00etara.
Informazio gunearen helburua da jaietan gertatzen diren eraso sexisten inguruko informazioa eta prebentzioa egitea, bai eta erasoren bat jasan duten emakumeei eta neskatoei arreta ematea ere. Neurri horiek sexu hezkuntzan eta berdintasunean adituak diren emakume gazteek gauzatuko dituzte. Era berean, hirian ateratzen diren danborradei ere helarazi zaie materiala eta informazioa, parte aktiboa izan daitezen erasorik gabeko jai aske eta seguruak sustatzerako orduan.


