CCOOk jakinarazi du Kabiak ezarritako hizkuntza eskakizunen aurkako beste epai bat eman dela
Gipuzkoa plazan egin dute elkarretaratzea, aldundiaren aurrean.Euskalgintzaren Kontseilua CCOO sindikatuak jakitera eman duenez, Kabia erakunde autonomoak ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epaia eman du Donostiako auzitegi batek, eta atzera bota du erakundeak abiarazitako lan deialdi bat. Sindikatuaren arabera, garbiltzaile postuetarako zen lan eskaintza publikoa, derrigortasun indizeak ezarri baino hizkuntza eskakizun gehiago eskatu ziren, eta horregatik ezeztatu du orain auzitegi batek, «neurrigabetasuna» egotzita. Kabia adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen zaintzaz arduratzen den organismo autonomo bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiari atxikita dagoena; lurraldeko hamasei udalerritan ditu egoitzak.
Sorreratik bertatik, aitzindaria izan da euskararen biziberritzean, aintzat hartzeko moduko eredu bat, baina aurrez ere izan dira lan deialdietan ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako sententziak. 2024ko urrian, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 1. Salak ontzat jo zuen bi langilek Kabiaren kontra jarritako salaketa, eta ebatzi zuen «gehiegizkoak» zirela erakunde hark egoitzetako laguntzaileen egonkortze prozesuan ezarritako euskara eskakizunak. Hala, bertan behera utzi zuen 2022an 54 zaintzaile egonkortzeko onartutako deialdia.
Albiste hau Berria egunkaritik ekarri dugu, CC lizentziei esker; bertan jarraitu dezakezue irakurtzen.
