Goiza haurrena izan da Antiguan
Loretope konpartsako erraldoiek eta buruhandiek girotu dute goiza Antiguan.Beñat Parra Goizean goizetik gaueko ordu txikietara, jai giroan murgilduta daude Antiguan, ostiralean txupinazoa bota zutenetik. Hain zuzen ere, eguraldi goibelari aurre eginez, haurrak izan dira protagonista larunbat goizean, puzgarriez gozatzeko aukera izan baitute lehenik, eta Loretope konpartsako erraldoi eta buruhandiez ondoren. Jaietako egitarau osoa hemen daukazue.
11:00etan, frontoitik abiatuta, erraldoiak kalejiran ibili dira auzoko kaleetatik, buruhandiak haurren atzetik korrika zihoazen bitartean. Hamarnaka umek eta familiak hartu dute parte kalejiran, giro ederrean. Jarraian, irudi bilduma ikus dezakezue:
