Matia zentroa omenduko du Antiguoko Danborradak
Antiguoko Danborradaren artxiboko irudia.Antiguoko Danborrada Antigua auzoko Antiguoko Danborradak omenaldi berezia egingo dio San Sebastian egunean Matia zentroari, “auzoarekin duen lotura sakona eta hunkigarria aitortzeko”, azaldu dutenez. 17:15etik 21:30era desfilatuko du konpainiak Antiguatik, eta 18:30ean izango da omenaldia.
Horrela, Mari Carmen Garmendia Matia zentroko presidenteari oroigarri plaka bat emango diote danborradako kideek, “140 urtez baino gehiagoz pertsonak zaintzen aritzeagatik eta gizarte eta osasun arloan erakunde aitzindari gisa egindako lanagatik”.
Danborradakoek gogorarazi dutenez, “Matiaren historia Antiguan hasi zen. 1889ko abenduaren 16an, auzo honetan ireki zen Julian Rezola Zentroa, fundazioaren lehenengoa. Ordutik, Matia belaunaldiak laguntzen aritu da, zainduz, berrituz eta garaietara egokituz. Antiguako auzoarekin duen lotura ez da sinbolikoa soilik, baizik eta sustraietatik datorrena. Hemen jaio zen Matiaren konpromisoa”. “Horregatik, Antiguoko Danborradatik azpimarratu nahi dugu Matiaz hitz egitea Antiguaz hitz egitea ere badela: jatorriaz, jendez eta identitateaz”, gaineratu dute.
