Alaves izango da Realaren aurkaria kopako final-laurdenetan
Brais Mendez, Alavesen aurkako partidako jokaldi batean.Reala Final-zortziren historiko batzuetan Osasuna mendean hartu ostean, Realak dagoeneko badaki zein izango den bere aurkaria Espainiako Kopan: Alaves. Final-zortzirenetan gertatu zen moduan, beraz, euskal derbia jokatuko dute txuri-urdinek final-laurdenetan. Partida Gasteizen izango da, otsailaren 4an, 21:00etan, Alavesen etxean, zozketa bidez hala erabakita.
Las Rozasen (Madril, Espainia) egin dute zozketa astelehen eguerdian, eta horrela gelditu dira kopako final-laurdenak: Albacete-Bartzelona, Alaves-Reala, Valentzia-Athletic eta Betis-Atletico Madril. Kanporaketa otsailaren 4an eta 5ean (asteazkena eta osteguna) jokatuko da, partida bakarrera.
