Antiguako krosa, iruditan
Antiguako jaietan aurrera eramandako herri lastekertan Harkaitz Irazusta izan zen azkarrena. Asier Gonzalez de San Pedro Iaz arrakastarekin berreskuratu zuten krosa Antiguako sansebastianetan, eta aurten ere, bide beretik jarraitu dute. Lehenengo aldian gisa, igandea korrika hasi zuten 500dik gora lagunek. Zehazki, 521 izan ziren auzoko kaleetan barrena ibilitakoak.
Emaitzei dagokienean, azkarrena, Harkaitz Irazusta antiguatarra izan zen 0:16:01. Irabazlea izateaz gain, lehen auzotarra ere izan zen, noski. Haren atzetik heldu ziren Imanol Gonzalez altzatarra eta Eñaut Lasarte donostiarra, lau eta zazpi segundotara, hurrenez hurren. Emakumezkoen kategorian, berriz, Nerea Egia donostiarra izan zen lehena, 0:18:29-ko denborarekin; Amagoia Iribar oriotarra, bigarrena, 0:18:56; eta Nerea Gargallo donostiarra hirugarren, 0:19:32.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako irudiekin osatutako bilduma.
