Hiru lagun atxilotu dituzte saltokietan lapurtzea egotzita
Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen larunbatean ehun denda batean lapurreta egitea egotzita. Eguerdian, Ertzaintzak dei bat jaso zuen saltoki batera bertaratu zedin. Hainbat patruila joan ziren eta segurtasun zaintzaileei informazioa eskatu zieten, baita lapurretaren lekuko izan zen zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bati ere. Minutu batzuk geroago, ertzainek inplikatutako bi atzeman zituzten inguruko aparkaleku batean, eta hirugarrena kalean identifikatu zuten.
Atxilotuak 48 eta 69 urte arteko hiru lagun dira eta bi adingabe zituzten haur orgatxoetan. Haien barruan, gutxienez, hiru saltokitan lapurtutako jantziak eta kosmetikoak aurkitu zituzten. Lapurtutakoen balioa 800 eurotik gorakoa zen. Ertzaintzak adingabeak senideen esku utzi ondoren, hiru emakumeak atxilotu zituen ebasketa delitu bat egotzita eta ertzain etxera eraman zituen,epailearen esku utzi arte.
