Egiako eta Txomiñeneko danborradak, iruditan
Txomiñeneko Lanberri Auzo Elkartea danborradak arratsaldean zeharkatu ditu auzoko kaleak.Beñat Parra San Sebastian eguna da Donostiako auzo gehien-gehienetara heltzen den jai bakarra, eta, hain zuzen ere, Urumea ibaia jarraituz, haren ertzean dauden auzoetan gozatu dute askok gaurko jaia. Egiatik hasita, Loiolara jaitsi, Txomiñenera pasatu eta Martuteneraino heldu.
Antzeko ibilbidea eginda, Egiako Donosti Gain, Maria Reina Parrokia-Egiako Tolosarrak eta Aitor Ikastola danborradak harrapatu ditu IRUTXULOKO HITZAk, baita jarraian Txomiñenean Ametzagaña, AMPA Mary Ward eta Lanberri Auzo Elkartea danborradak harrapatu ere. Behean dituzue argazki guztiak ikusgai.
