Alerta laranja ostegunetik igandera, olatuak direla eta
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Babes zibilak ohartarazi du, alerta laranja egoeran sartuko garela urtarrilaren 22an olatuak direla eta.
Ondorengo kaleak dira itxiko dituztenak: Pasealeku Berria, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, gaurko, urtarrilaren 21eko, 20:00etatik aurrera; Salamanca Pasealekuko oinezkoen pasabidea; Jesus Maria de Leizaola Pasealekura sarbidea (Zurriolako espigoia); eta Haizearen Orrazira sarbidea.
Udalak ohartarazi du uretara sartzen diren pertsonek haien erantzukizunpean egingo dutela eta Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik ez da emango.
Neurri hauek guztiak 2026ko urtarrilaren 23ra arte indarrean egongo dira.
