Amaitu da festa, hasi da kontaketa berri bat
Isildu dira danborrak eta upelak, eta amaitu da beste San Sebastian egun bat. 24 ordu zaratatsu eta bizi izan dira hirian, bere festa nagusian. Milaka haur eta helduk kalez kale zabaldu dituzte martxak eta doinuak, jai giroa auzo guztietara eraman duten 167 danborradetan; askoren gozamenerako, eta zergatik ez, batzuek nekerako ere.
Union Artesana danborrada izan zen, ohiko moduan, oholtza gainean bandera jatsieran.Asier Gonzalez de San Pedro Egun osoa dela esan arren, jaiak iraupen berezia du. Izan ere, bandera jaitsiera ekitaldiak minutu gehigarri batzuk oparitzen baitizkie festazaleei. Plaza Berriko erlojuak gauerdia jo aurretik hasi eta hura pasata luzatu ohi da, Raimundo Sarriegiren martxez gain, egunean zehar entzun ez diren beste erritmo batzuei ere leku eginez.
Udaletxe zaharreko balkoiko mastan dantzan ibili den bandera gorde du Jon Insausti alkateak, oholtza gainean Union Artesanako danborradako kideek San Sebastian martxa jo ondoren. Plaza jendez beteta zegoen eta giro apartean igaro dituzte gaurkoaren azken uneak, dantzan, saltoan eta kantuan.
Aurtengoak berea eman du eta hasi da kontaketa berri ba. 364 dira, egun bat gutxiago falta da 2027ko danborradarako. Eta bien bitartean, hona, Asier Gonzalez de San Pedrok bandera jaitsiera ekitaldian egindako argazkiak.
