Jator kirol denda itxiko dute
Antiguako Jator kirol denda.DonoSShopping Urte luzez Antiguako Karmelo Etxegarai kaleko 4. zenbakian egon den Jator kirol dendak betirako itxiko ditu ateak. 29 urte eman ditu bertan, zehazki, eta DonoSShopping plataformak jakitera eman duenez, likidazioa iragarri du dendak, itxi urretik.


