'Maspalomas' Primeran plataformara iritsi da
'Maspalomas' filmeko pasarte bat.Moriarti Zinema aretoetan izandako arrakastaren ondoren, Primeran plataforman jarri dute moriartitarren Maspalomas filma, eta gaurtik aurrera dago ikusgai.
73. Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra jaso zuen Jose Ramon Soroiz protagonistak, eta Goya sarietarako bederatzi izendapen jaso ditu, duela egun batzuk jakitera eman dutenez. Feroz sarietan ere zazpi izendapen jaso zituen filmak, eta Forque sarietan, hiru.
