San Sebastian eguneko bandera igoerak, auzoz auzo
Antiguan, Sansustene elkarteko danborradaren eskutik igo zuten bandera.Joseba Parron San Sebastian Parte Zaharreko Plaza Berrikoa da begirada gehienak jasotzen dituen bandera igoera, baina San Sebastian eguna Donostiako auzo gehien-gehienetara heltzen den heinean, auzo askotan egiten dituzte euren bandera igoera propioak.
Besteak beste, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Grosen, Intxaurrondon eta Martutenen igotzen dute bandera erlojuak hamabiak puntuan adierazten dituenean, San Sebastian martxa-ren erritmora, auzo bakoitzean bertako danborraden eskutik. Bideo labur batean bildu ditugu auzo horietako bandera igoerak, eta behean ikus dezakezue. Horrez gain, gure atal berezian dituzue eguneko argazki guztiak ikusgai, ekitaldiz ekitaldi eta auzoz auzo.


