Donostia Kulturaren 2025-2026ko ikastaroetan izena emateko epea ireki dute
Donostia Kulturaren ikastaro eskaintzaren aurkezpeneko irudia. Donostia Kultura Bigarren lauhilekoa hastearekin batera, Donostiako kultur etxeek zabalik dute oraindik hainbat ikastaro eta jardueratan izena emateko aukera. Ezagutzak zabaldu edo trebetasun berriak eskuratu nahi dituzten pertsonek urtarrilaren 31ra arte dute izena emateko aukera, betiere ikastaroetan plazak badaude.
Epe hau aukera aproposa da oraindik erabakirik hartu ez dutenentzat edo datozen hilabeteetan ikastaro bat egin nahi dutenentzat. Izen-ematea erraz eta eroso egin daiteke,bai online, webgune ofizialaren bidez, bai aurrez aurre, zuzenean kultur etxeetara joanda.
Urtero, ikastaroen eskaintza berritu egiten da, eta askotariko jarduerak eskaintzen ditu.Besteak beste, diziplina artistikoetako ikastaroak edo prestakuntza teknikoagoko ikastaroak. Jarraian, bigarren lauhileko ikastaro aipagarri batzuk aurkezten dira, hiriko kultur etxe ezberdinetan banatuta. Hemen ikus daitezke ikastaro guztiak.
