Donostian asteburua aprobetxatzeko hiru proposamen
'Uran-zu' ikuskizuna.Haatik Asteburua Donostian aprobetxatzeko plan bila bazabiltza, gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta, gainera, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu. Horrez gain, ez ahaztu Antiguan San Sebastian jaietan murgilduta jarraitzen dutela, eta asteburu honetan zehar ere askotariko jarduerak egongo direla auzoan; hemen daukazue egitaraua.
Ostiralean (hilak 23), Kiliki eta Aimarz artisten kontzertua da gure gomendioa, Dabadaba aretoan (20:30); musika urbanoaren zaleentzako zita ezinbestekoa. Ondoren, Nerea, Bandida eta Piti Vaccari DJ-ak arituko dira. Sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
Larunbatean (hilak 24), Haatik dantza taldearen, Manu Gaigneren eta Iñaki Alberdiren eskutik, Uran-zu musika eta dantza ikuskizunaz gozatu ahalko da Antzoki Zaharrean (19:30), eta horixe da egun horretarako gure plan proposamena. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Igandean (hilak 25), Kursaalera joatea proposatzen dizuegu, izan ere, EITBko Irabazi arte! euskal telesail ezaguna proiektatuko dute bertan, 12:00etan. Gonbidapena eskatu behar da, Kursaalaren webgunean.
Bonus track. Hurrengo asterako plan bat ere proposatuko dizuegu: ostegunetik igandera, Desobedienteak 18/98 antzezlana eskainiko dute Antzoki Zaharrean, lehenengo bi egunetan euskaraz eta hurrengo bietan gaztelaniaz. Sarrerak hemen daude salgai.
