Hiru bakarrizketalarik parte hartuko dute Donostia Hiria Comedy lehiaketaren finalean
Astebetez atzeratu ondoren, bihar, hilak 24, egingo dute Donostia Hiria Comedy lehiaketaren finala, Egiako El Anden tabernan. Bigarrenez antolatu du Sueñate ekoiztetxeak, eta hiru bakarrizketalari ariko dira nor baino nor: Asier Gato, Maider Mimi eta Hytor.
Finala 21:00etan hasiko da, eta Sueñate ekoiztetxeko bi kideek gidatuko dute: Aitor Nabarrok eta Laura Muñozek. Ezustekoak ez direla faltako iragarri dute. Sarrerak 7 euro balio ditu.
