Sahararen aldeko janari bilketak egingo dituzte hurrengo bi asteburuetan
Sahararen aldeko egitasmo bateko artxiboko irudia.Olatz Balda Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak antolatuta, Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketak egingo dituzte datozen bi asteburuetan Donostian: hilaren 24an eta 31n izango dira janari bilketak.
Larunbat honetan, hilaren 24an, supermerkatu hauetan egongo dira boluntarioak, herritarrek eman nahi duten janaria biltzen: Gros, Egia (Karmengo Andre Maria kalekoan), Bidebieta eta Amara Berriko (Arccokoan) Eroskietan eta Antiguako Super Amaran. Hurrengo larunbatean (hilak 31), aldiz, Amara Berriko (Isabel II.a hiribidea) eta Loiolako Erriberako Super Amara supermerkatuetan eta Atotxako Eroskin.
