Uztailera bitarteko programazioa aurkeztu du Emakumeen Etxeak
Okendo kalean dago Emakumeen Etxea. Donostiako Emakumeen Etxeak programazio landu bat osatu du urtarriletik uztailera bitarte; jakitera eman dutenez, hilaren 27ra arte (datorren asteartea) dago jardueretan izena emateko aukera.
Emakumeen Etxea prestakuntzarako, hausnarketarako eta ekintzarako gune bat da, emakume “asko eta anitzentzat”. Hala, 2010etik tailerrak eta jarduera desberdinak antolatzen dituzte, berdintasunean eta feminisimoan oinarrituta. Gauzak horrela, hemen duzue prestatu duten programazioa.
Izena ematea eta irizpideak
Ikastaro eta tailer guztiak doakoak dira, baina aurrez izena eman edo hitzordua hartu behar da, Emakumeen Etxearen webgunearen bitartez, edo udaleko Berdintasun Sailaren webgunearen bitartez.
Pertsona bakoitzak hiru tailerretan eman dezake izena, gehienez, ikastaro bakoitzeko. Bada, hitzordua hartu eta abisatu gabe agertzen ez direnek, ezingo dute hitzordu berririk eskatu, urtebetez.
Azaldu dute, hala, ikastaro bat hasi ondoren utzi nahi izanez gero, Etxeko koordinatzaileei jakinarazi beharko diete; justifikatu gabeko hiru hutsegiteren ondoren, ikastaro berrietan parte hartzeko eskubidea galduko du.
