Astea Laburrean x 04
Ostirala da gaur eta horrek esan nahi du bueltan dela Astea Laburrean atala. Astean behin, hiriak emandako albiste eta gertakarien audio laburpena egiten dugu Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin elkarlanean.
Jada entzungai duzuen atalean, azken zazpi egunek emandakoaren errepasoa egin dute IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetariek. Oraingoan, San Sebastian egunari buruzko guztiaz gain, Antiguako festak, neguko Olinpiar Jokoetara txartela lortu duten herritarrak, eta beste zenbait kontu izan dituzte hizpide.
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, ostiralero gauzatzen dugu kolaborazio hau, eta entzungai duzue bai Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean, FM 107.4 frekuentzian, baita IRUTXULOKO HITZAko sareetan eta webgunean ere.
