Bi lagun atxilotu dituzte Martutenen futbol talde baten aldageletan lapurtzeagatik
Bi ertzain, patruilatzen. Artxiboko irudia.Irekia Ertzaintzan 26 eta 31 urteko bi gazte atxilotu ditu ostegun goizaldean, futbol talde bateko kirolariei entrenatzen ari ziren bitartean sakelako telefonoak eta beste objektu batzuk lapurtzea leporatuta.
Asteazken gauean jakinarazi zioten Ertzaintzari lapurreta egin zutela Martutene auzoan, futbol talde baten aldageletan. Bertaratu, eta bildutako informazioaren arabera, bederatzi sakelako telefono, dokumentazioa, dirua eta beste zenbait objektu ebatsi zizkieten entrenatzen ari ziren bitartean. Gertatutakoaz konturatu zirenean, klubeko arduradunek segurtasun kameren bidez ikusi zuten lapurrak nortzuk ziren eta haien bila hasi ziren. Goizaldeko ordu bata aldera topatu zituzten abandonatutako eraikin batean sartzen ari zirenean.
Agenteak eraikinera sartu eta geletako batean aurkitu zituzten lapurtutakoak, baita bestelako objektuak ere, besteak beste, sakelako telefonoak. Dagokion salaketa jasota badago, beren jabeei itzuliko dizkiete. Bi atxilotuek delitu historia luzea dute eta ondarearen aurkako delitu bate egotzita eraman zituzten polizia etxera beharrezko eginbideak burutzera.
