Udalak bart Ibaetan gertatutako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin du
Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute eguedian udaletxe aurrean. Donostiako Udala Bart Ibaetan, Portuetxe inguruan, gertatutako sexu erasoaren ondoren, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala egin du, erasoa “gogor gaitzetsiz” eta “biktimari nahiz haren inguruari elkartasuna adieraziz”. Udalak adierazi du biktimari “behar duen informazioa eta udal-baliabideak” eskainiko dizkiola, eta premiazko bilera bat deitu du informazioa egiaztatzeko eta erakundeen erantzuna zein arreta koordinatzeko.
Udalaren arabera, gertatutakoa indarkeria matxista eta sexualaren adierazpena da, eta berdintasunaren alde eta sexu indarkeria desagerrarazteko lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du. Era berean, biktimei arreta azkarra eta eraginkorra emateko, “prebentzioa indartzeko eta zigorgabetasuna onartu ez dadin neurriak bultzatzen jarraituko duela” adierazi du.
Horren harira, udalak gaitzespen elkarretaratze bat egin du gaur, 12:00etan, Alderdi Ederreko Lorategietan. Bertan, Jon Insausti alkateak adierazpenak egin ditu: “Argi dago kontzientzia lantzen jarraitu behar dugula, berdintasunaren alde eta ekintza matxista guztien aurka. Donostiak jarraitu behar du izaten hiri tolerante bat eta aske bizitzeko hiri bat”.
