Ibaetako bortxaketa salatzeko elkarretaratzea egin du Itaiak
Itaia emakumeen antolakunde sozialistaren elkarretaratzea, Antiguako Bentaberri plazan.Itaia Hilaren 22ko gauean, gizon batek emakume bat bortxatu zuen Ibaetan, Portuetxe inguruan. Sexu erasoa salatzeko, Itaia emakumeen antolakunde sozialistak elkarretaratze bat egin du eguerdian, Antiguako Bentaberriko plazan.
“Ostegun gauean gizon batek emakume bat drogatu, kolpatu eta bortizki bortxatu zuen Ibaetan. Gaur Bentaberrin elkartu gara eraso zuten emakumeari gure babesa adierazteko eta erasotzaile guztien inpunitatearen aurka borrokatzeko”, adierazi du Itaiak.
