Antiguako Bodegon taberna itxi dute, jaietan omenaldia jaso ondoren
Esker onez agurtu dute asteburuan, Antiguako Bodegon taberna. Izan ere, ixtea erabaki dute orain arte tabernaz arduratu diren Josetxo Berrak eta Mari Paz Rezustak. Haiek jarraituko ez duten arren, badirudi taberna beste batzuek hartuko dutela.
Istingorra kaleko taberna estimatua eta ezaguna da Antiguako herritarrentzat. Hori dela eta, sansebastianetan omenaldia egin zieten Istingorra elkartean. Horrez gain, Bodegon Sound Fest jaialdiaren bigarren edizioa egin zuten pasa den larunbatean.


