Bi Feroz sari jaso ditu 'Maspalomas' filmak
'Maspalomas' filmeko pasarte bat. Larunbat gauean banatu zituen Zinema Kazetarien Elkarteak Feroz sariak, Pontevedrako Pazo de Culturan aurrera eramandako ekitaldian. Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filma zazpi saritarako hautagaia zen, baina bi besterik ez zituen eskuratu. Biak izen propioarekin, gainera. Izan ere, Jose Ramon Soroiz legorretarrak eta Kandido Uranga zumaiarrak jaso zuten gizonezko aktore nagusiari eta taldeko gizonezko aktoreari saria, hurrenez hurrez.
Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak gidoi, zuzendari eta film dramatiko onenari garaikurra lortzeko aukera bazuen ere, Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filmari eman zizkioten. Hain zuzen ere, film horretan egindako lanarengatik saritu zuten Nagore Aranburu taldeko emakumezko aktore onena moduan eta Pilar Lopez Arnaiz emakumezko aktore onena gisa.
Musika eta trailer onenaren kategorian ere esku hutsik joan zen Maspalomas.
