Martxan da Sorlekua Mentoretza programarako proiektuak aurkezteko deialdia
Irekita dago 2026-2027ko Sorlekua Mentoretza programarako izen ematea. Kutxa Fundazioa Gaur, hilak 26, irekiko du Kutxa Fundazioak Sorlekua Mentoretza programaren bigarren aldirako deialdia; kultura eta sormen talentua indartzeko programa bat da, eta otsailaren 25era arte iraungo du proiektuak aurkezteko epeak.
“Aholkularitza espezializatua, mentorizazio pertsonalizatua eta proiektu bakoitzeko 10.000 euroko poltsa ekonomikoa” eskaintzen du programak; Ainara Guzman proiektuaren arduradunak azpimarratu nahi izan du, hala, “lurraldeko kultura talentuari laguntzeko eta komunitatea sortzeko apustu bat” dela, besteak beste.
Hamar proiektu hautatuko dituzte eta apirila bitarte iraungo du hautaketa horrek; horiek edukitzean, “estrategiak berrikusi, kudeaketak hobetu eta inpaktua maximizatzeko tresnak eta metodoak jasoko” dituzte, urtebetez. Gauzak horrela, programa udaberrian hasiko da.
Kutxa Fundazioak, gainera, gakoak aurkeztu eta zalantzak argitzeko online webinar bat egingo du, otsailaren 2an, 10:00etan.


